argia.eus
INPRIMATU
Crowdfundinga Nafarroako herri mugimenduen informazio-bozgorailua eraikitzeko
  • Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki webgunea ixtea agindu zuenetik, Nafarroako herri mugimenduek komunikatzeko tresna propioak behar dituztela aldarrikatzen ari dira sarean ‘Ahotsa behar dugu’ dinamikaren bidez.

Topatu.eus @topatu_eus 2014ko urtarrilaren 13a
Ahotsa Behar Dugu ekimenak antolatutako mahai inguruaren afixa.

Auzolanean eraiki eta elikatuko duten webgune bat sortzera doaz, eta laguntza ekonomikoa behar dute horretarako. Hemen aurkitu ditzakezue kanpainaren xehetasun guztiak.

Bestetik, dinamika horren baitan antolatu dute ‘Herri mugimenduak aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko ahotsa behar al du?’ mahai ingurua urtarrilaren 17an, ostirala, 19:30ean Iruñeko Katakraken. Parte hartuko dute Lander Arbelaitz ARGIAko kideak, Ion Telleriak (Info7 irratia), Gonzalo Garatek (El Diagonal) eta Donostiako Piztu.info atariko kide batek.

[Jatorrizko albistea: Topatu.info CC-by-sa]