argia.eus
INPRIMATU
Crowdfounding-a mugatu nahi du Espainiako Gobernuak
  • Finantzaketa kolektiboari oztopoak jarri nahi dizkio Espainiako Gobernuak ostiraleko Ministroen Batzordean. Hainbat erakunde sozial eta politiko aurka agertu dira, crowdfounding-a baita askoren diru-sarreretarako bidea.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko urriaren 03a
GKEek, Podemos bezalako talde politikoek edota ikus-entzunezko produkzioek lortzen dute finantzaketa crowdfounding-ari esker, besteak beste. Argazkia: www.jcount.com

Enpresen finantzaketa sustatu nahi duen lege proiektua onartzeko asmoa du Mariano Rajoy exekutibo buru duen Gobernuak. Enpresek crowdfoundig bitartez lortutako diru kopurua gutxitu nahi du lege honen bidez, eta “erregulazio hobea” lortu, Luis de Guindos Ekonomia ministroak adierazi zuenez.

Inbertitzaileak bi taldetan sailkatu nahi ditu lege berriak:

Kualifikatuak: urtean gutxienez 50.000 euroko errenta jasotzen dutenak eta 100.000 eurotik gorako finantza-inbertsioak dituztenak.

Ez-kualifikatuak: inbertitzeko orduan mugak ezarriko zaizkie, gehienez 10.000 euro urtean eta 3.000 euro proiektuko.

GKEek, Podemos bezalako talde politikoek edota ikus-entzunezko produkzioek lortzen dute finantzaketa crowdfounding-ari esker, besteak beste.