argia.eus
INPRIMATU
Cristina Uriarte Lehendakaritzako aholkulari izango da
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu ohia EAEko gobernuan geratuko da, Iñigo Urkulluren aholkularitza lanetan.

Mikel Eizagirre 2020ko irailaren 16a
Cristina Uriarte. Argazkia: Wikimedia Commons

Duela bi aste Uriarte EAEko Gobernu berritik at geratu zela bazirudien ere, Iñigo Urkulluren lehendakaritzarako aholkularitza funtzioa beteko duela argitaratu berri dute Eusko Jaurlaritzako aldizkari ofizialean. Dena den, oraindik ez dute xehetasun gehiago eman Uriartek hemendik aurrera beteko duen aholkularitza lanaz.

Urkulluren gidaritzapeko Eusko Jaurlaritza berriaren kargudunen zerrendan Uriarte eta Murgaren izenak falta zirela jakinarazi zenean, hainbat zalantza piztu ziren, tartean, Lehendakaritzak ez ote zuen COVID-19aren krisiaren aurrean sailetako erantzuleen “depurazio” ariketa egin.