argia.eus
INPRIMATU
Creative Commons-en irudi bilatzailea
  • Duela hilabete ireki zuen Creative Commons lizentzien kontsortzioak bere irudi bilatzailea. 300 milioi irudi ditu indexatuta oraingoz, eta ez dira sarean dauden guztiak ere, kalitateari erreparatu diotela esaten baitute.

Sustatu 2019ko uztailaren 17a

Izugarri azkarra da bilatzailea, hori da arreta deitzen duen lehen puntua. Irudirako, Athletic Club bilaketa egin dugu, eta di-da agertzen dira dozenaka irudi.

Argazki edo irudi benetan libreak bilatzeko, ordea, filtroa erabiltzea jomeni da. Enbutu baten ikonoarekin ageri da interfazean, eta hor aukera hau egitea komeni zaizu. I Want Something dioen tokian, Modify or Adapt aukera eta Use For Commercial Purposes aukera, biak aukeratu.