Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
COVID19ren aurkako hamalau milioi txerto inguru iraungi dira Espainiako estatuan 2020ko abenduaren 27an txertaketa kanpaina hasi zenetik aurtengo azaroaren 14ra arte. Gehien iraungi diren dosiak Pfizer-enak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena. Hala aitortu du Sendagaien Espainiako Agentziak (AEMPS gaztelaniazko sigletan), The Objetive atari digitalak egindako gardentasun-eskaerari erantzunez.
Zehazki, 13.870.197 txerto iraungi dira: Pfizer-en 8.226.142 , Modernaren 2.007.220, Novavaxen 1.842.170, Astrazenecaren 1.170.390 eta Janssenen 624.275.
AEMPS-k ez du informatu zaborretara joango diren dosi horiek zenbat kostatu diren. The Objetive-k kalkulatu du 218 milioi euro inguru direla.