argia.eus
INPRIMATU
COVIDari aurre egiteko mugikorrak kontrolatzea garrantzitsua izango dela dio Espainiako armadak
  • Oso litekeena da udazkenean COVID-19 berriz zabaltzea, Espainiako armadak kaleratutakoaren arabera. Agerraldi hori udaberrikoa baino ahulagoa izatea espero badute ere, neguan kasu berri gehiago agertuko direla ere aurreikusi dute. Pandemia hobeto kontrolatu ahal izateko herritarren mugikorrak kontrolatzearen garrantzia azpimarratu dute.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko maiatzaren 08a
Espainiako militar bat maskara jantzita. Argazkia: Catalunya Plural.

Espainiako armadak egoera berriari begira prestatzen ari dela dio, COVIDak izango dituen "beste bi agerraldi posibleetarako". “Normalitatera itzultzeko urtebete eta urtebete eta erdi artean” pasatuko dela adierazi du, eta inoiz ez dela helduko %100eko immunitatera, adierazi dute ABCk jaso duen txosten batean.

Arazo larriena gaixo larriena edo hildakoena baino guztiak batera ospitaleetan batzea eta osasun sistemak beste behin ere gainezka egitea dela adierazi dute. Hori horrela, jende pilaketak saihestea oso garrantzitsua dela iritzi dute. Horretarako, mugikorreko aplikazio bidez jendearen kontaktuak eta joan-etorriak kontrolatzea funtsezkoa dela irizten diote.