argia.eus
INPRIMATU
COVID ziurtagiria luzatzeko baimena ukatu dio EAEko Auzitegi Nagusiak Jaurlaritzari
  • EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Eusko Jaurlaritzaren eskaera: COVID ziurtagiria beste bi astez luzatu eta eremu gehiagotara zabaldu nahi zuen Jaurlaritzak. 50 lagun baino gehiagoko edukiera duten jatetxeetan eta gaueko-aisian derrigorrezkoa izaten jarraituko du ziurtagiriak.

ARGIA @argia 2022ko otsailaren 01a

Urtarrilaren 31ra arte, COVID ziurtagiria ezartzeko bi neurri izan dira indarrean EAEn: batak, 50 lagun baino gehiagoko edukiera duten jatetxeei eta gaueko-aisiari eragin die; besteak, ostalaritzari orokorrean eta beste eremu batzuei, hala nola kiroldegiei, kultur-ikuskizunei, gimnasioei, ospitaleetako eta presondegietako bisitei... Bigarren horren gaineko eskaera zen Jaurlaritzarena, eta hori geratu da bertan behera.

Intzidentzia eta ospitaleetako okupazioa “nabarmen jaisten” ari direla eta beraz “oinarrizko eskubideak murrizten dituen” neurria mantentzea ez dela justifikatzen dio Auzitegi Nagusiaren ebazpenak, proportzionaltasuna, beharra eta egokitasuna aipatuz.

Kutsatzea saihesteko neurriaren eraginkortasunari tiraka, epaileek diote Jaurlaritzak ez duela neurriaren eraginkortasuna eta beharra justifikatu.

Jaurlaritzak helegitea aurkez dezake orain.

Ziurtagiria polemika iturri izan da eta gaiaz erreportaje luzea argitaratu genuen gurean: COVID pasaportea zeren truke?