argia.eus
INPRIMATU
Zahar etxeetako zenbait neurri arindu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
  • Positibo ematen duten egoiliarren bakartze aldia hamar egunetik zazpi egunera murriztu dute, baldintza pean. Bisitei dagokionez, txertatutako kontaktu estuak eguneko zentroetara joaten ahalko dira. Azken datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zahar etxeetan gutxienez 1.327 positibo dira.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 20a

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek arindu dituzte zahar etxeetako protokoloak. Besteak beste, positibo ematen duten egoiliarrek bakartuta egon beharko dute zazpi egunez eta ez hamar egunez orain arte bezala, –baldin eta azken hiru egunetan sintomarik gabe badaude–; eta prebentzio neurriak zorroztu beharko dituzte sintomak agertu direnetik hamar egunera arte.

Bisitei dagokionez, txertatutako kontaktu estuek eguneko zentroetara joateko baimena ukango dute.

Egoiliar gehienek txertoaren hiru dosiak hartuak dituztenez transmisioa ez da hainbeste zabaldu eta kutsatutako gehienek sintoma arinak dituzte. Hori horrela, neurri zorrotz batzuk malgutzea erabaki dute erakundeek.

Azken datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zahar etxeetan gutxienez 1.327 positibo dira.