argia.eus
INPRIMATU
COVID-19aren ikerketen %4k soilik hartzen du kontuan sexua edo generoa
  • Mundu osoko ikerketa klinikoak jasotzen dituen ClinicalTrials.gov datu basean erregistratu diren artikulu denen %4k soilik hartu dute kontuan sexua edo generoa COVID-19a aztertzeko aldagai modura. Datu honen berri eman duen ikerketaren egileek diote sexuaren aldagaia kontuan hartzeak lagunduko lukeela patologiari buruzko informazio gehiago izaten eta eskuhartze eraginkorragoak identifikatzen.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 20a

Pikara Magazine-n argitaratu duen artikuluan, Verónica Fuentesek aztertu du Nature Communications-en ikerketa: ikerketa honek oinarri gisa hartu du ClinicalTrials.gov datu basea. Hemen laburtu dugu Fuentesek zabaldu duen informazioa:

Sexuak eta generoak eragina dute COVID-19aren kutsatzean eta heriotzean. Orain arteko informazioak adierazi du mundu osoan gizonezkoek COVID-19arekin hiltzeko arrisku handiagoa dutela. Hau lotuta egon daiteke erantzun immunitario ezberdina izatearekin edo infekzioaren prozesua ezberdina izatearekin.

Zer arazo dakartza sexua eta generoa aztergaitik kanpo uzteak?

Entsagu klinikoen berri ematerakoan sexuaren aldagaia kanpo uzteak ekar dezake albo kalteak pairatzeko arrisku handiagoa izatea kanpo utzi den sexuak. Eta generoaren ikuspegia ez lantzeak dakar osasun arretan dagoen desberdintasuna aztertzeko aukera galtzen dela.

Ikerketa hau egin duen Oertelt-Prigionek zera adierazi du: "Arau gehiago behar ditugu gizartearen %50 ez dadin egon oker ordezkatuta eta gaizki informatuta jasoko duen eskuhartzeak izango dituen ondorioez. Ez da onargarria medikuntza pertsonalizatuaren garaian bizita ez jakitea medikamentu bat eraginkorragoa izango den parte-hartzaile emakumezko edo gizonezkoetan. Eskatzen dugu agentzia erregulatzaileek aurrera pauso bat eman dezatela eta gardentasun handiagoa exigitu dezatela eta aldizkari zientifikoek arau kritikoagoak ezarri ditzatela informeak aurkezteko orduan. Ez da guda politiko auzi bat, baizik eta zientzia fidagarriagoa, sendoagoa eta sozialki eraginkorragoa sortzea".