argia.eus
INPRIMATU
COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 408.737 hildako, 7.199.544 kutsatu, 3.536.686 sendatu
  • COVID-19ak estatistiketan atzoko eginez –ekainak 8– Amerikako Estatu Batuek gainditu dute ofizialki kutsatuen (testa eginda positibo eman dutenen) 2 bi milioiko marka. Ekainaren 9a arte hildakoak 408.737 dira (+3,157 azken egunean), kutsatuak 7.199.544 (+107.270) eta sendatuak 3.536.686. Mundu osoko biztanleak kontutan hartuz gero, heriotzak miloi 1 biztanleko dira 52,4.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 08a

Hauek dira ekainaren 9ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 408.737 (+3,157). Herrialdeka: AEB 113.055, Erresuma Batua 40.597, Brasil 37.312, Italia 33.964, Frantzia 29.209, Espainia 27.136, Mexiko 13.699, Belgika 9.606, Alemania 8.783, Iran 8.351, Kanada 7.835, India 7.473, Herbehereak 6.016, Errusia 5.971, Peru 5.571, Turkia 4.711, Suedia 4.694, Txina 4.634, Ekuador 3.642, Txile 2.264 , [21. Euskal Herria 2.100, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Pakistan 2.067...

- Kutsatuak 7.199.544 (+107.270). Herrialdeka: AEB 2.026.493, Brasil 710.887, Errusia 476.658, Espainia 288.797, Erresuma Batua 287.399, India 265.928, Italia 235.278, Peru 199.696, Alemania 186.205, Iran 173.832, Turkia 171.121, Frantzia 154.188, Txile 138.846, Mexiko 117.103, Saudi Arabia 105.283, Pakistan 103.671, Kanada 96.244, Txina 83.040, Qatar 70.158, Bangladesh 68.504... [35. Euskal Herria 29.954), Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Ukraina 27.462...

- Sendatuak 3.536.686.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 52,4. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 829, [3. Euskal Herria 662 Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Andorra 660, Erresuma Batua 598, Espainia 580, Italia 562, Suedia 465, Frantzia 448, Herbehereak 351, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Irlanda 340, AEB 342, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 265, Suitza 222, Montserrat 200, Kanada 208, Ekuador 207, Brasil 176...