argia.eus
INPRIMATU
COVID-19ak ez du eten CO2-aren gorakada larria eta errekor berria ezarri da: atmosferan milioiko 417,1
  • CO2-ak berriro lortu aurreko marka haustea: atmosferan gas horrek dauzkan milioi partetatik 417,1 izatera iritsi da, Hawaii uharteetan (AEB) maiatzean egindako neurketen arabera. Duela urtebete baino 2,4 zati gehiago milioi bakoitzeko. Ageri denez, COVID-19ak eragindako geldialdi ekonomikoak zenbait isuriren murrizketa ekarri arren, hau ez da gertatu aurreko urtean metatutakoa berriro gainditzeko bezain nabarmena.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 24a

"CO2 isuriek behera egin dute", titulatu zuen mundu osoko prentsak 2020ko maiatzean, apirilean karbono dioxidoaren isuriak % 17 murriztu zirela eta. Orain frogatu da pandemiak udaberrian ia mundu osoan eragindako geldialdi ekonomikoaren eragina oso laburra gertatu zela, munduak azken hamarkadotan negutegi eragineko gasak isurtzen daraman dinamika aldarazteko.

Karbono dioxidoak Lurra planetaren atmosferan daukan presentziak 2019an jarritako langa gainditu du aurten: Meteorologiaren Mundu Erakundeak (WMO ingelesezko sigletan) ohartarazi duenez, gizakiak eragindako berotegi efektuaren gas nagusia den CO2a iritsi da atmosferan milioiko 417,1 parte izatera, aurreko urtean baino 2,4 zati gehiago. "Milioiko 400 parteen muga 2015an gainditu genuen eta lau urtetan 410 parteak gainditu genituen, orain arteko erregistroetan sekula ikusi den abiadura arinenean", esan du WMOren idazkari nagusi Petteri Taalasek. "COVID-19agatiko itxialdiek eragindako isurien gutxitzea oso gauza pitina izan da epe laburreko dinamikan. Kurba hori makurrarazi beharra daukagu".

Urtea oraindik bukatu ez denez, aurten CO2 kontzentrazioa zertaraino iritsiko den ikusteke dagoen arren, planetan osoan zehar neurketoz arduratzen diren meteorologia estazio nagusiek jarraitzen dute karbono dioxidoen igoera zertifikatzen, berdin Hawaii uharteetan (AEB) dagoen Mauna Loako estazioan edo Australiako Tasmaniako Cape Grimekoak.

Ez da aipatzen metanoa 2020an zenbat ugaritu den. Klimaren zoratzean hain garrantzia handia duen gas honek ere gora egitea espero da, 2019an hala egin baitzuen.  .

Lurraren atmosferaren gas osagaien mundu mailako erregistroak 1958tik hona daude bilduta. Karbono dioxidoaren maila orduan baino milioiko ia 100 zati altuagoak dira: 62 urtetan % 31ko igoera egin du CO2ak gure eguratsean.