argia.eus
INPRIMATU
COVID-19 testuinguruan %65ean jaitsi da EAEko zine aretoetako ikusleen kopurua
  • EZAE Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zinema aretoen elkarteak ohartarazi duenez, pandemiaren ondorioz 2,6 milioi ikusle galdu dituzte EAEko zinema aretoek, eta 10 milioi euroko galerak pilatu dituzte. Sektoreak "unerik kritikoena" bizi duela deitoratu du elkarteak.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 24a
Argazkia: Eitb.eus

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zinema aretoek 2,6 milioi ikusle galdu dituzte urte hasieratik, horrek 10 milioi euroko galerak eragin ditu, EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak emandako datuen arabera. Iaz 4 milioi pertsona joan ziren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aretoetara urtarrilaren 1etik azaroaren 8ra, baina aurten 1,4 milioi baino ez dira izan –% 65 gutxiago–.

Datu horiekin, "erabat ulergarria" iruditzen zaio "Euskadiko zinema-areto askok ateak itxi izana". Sektoreak "unerik kritikoenetako bat" bizi duela ohartarazi du EZAEk. Koronabirusak eragindako krisia dela eta, berehalako neurriak hartu ezean, sektorearen bideragarritasuna oso mehatxatuta dagoela ikusten dute langileek.