argia.eus
INPRIMATU
Positibo bakarrarengatik gela osoa prebentiboki konfinatzea berraztertu dezake Nafarroako Gobernuak
  • Nafarroako Lehen Hezkuntzan gutxienez koronabirus kasu positiboren bat dagoenean gela osoari aplikatzen zaion konfinamendu prebentiboekin amaitzeko aukeraz hitz egin du Maria Chivite lehendakariak eta, gainera, Foru Erkidegoan neurri murriztaileak beste astebetez luzatzeko asmoa azaldu du.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 07a
Argazkia: Nafarroako Gobernua.

ElDiario.es-eko zuzendariarekin egindako bideo batean, Chivitek onartu du Nafarroak zero kasu negatiboko egun gehiago izan behar zituela jarraian "normaltasun berria" deiturikoan sartzeko Asturiasek egin zuen bezala. "Orain uste dut iraganean alerta egoera gehiago atzeratu behar zela. Denbora gutxi igaro zen. Komunitate batzuk bigarren fasetik murrizketa guztiak kentzera igaro ziren", esan du.

Chiviteren ustez, aste hau "gakoa" da pandemiaren bilakaera ikusteko, eta datuak mantentzea espero duela gaineratu du. Foru Erkidegoko egoera Madrilen gertatzen ari direnarekin alderatzerik ez dagoela azpimarratu du, eta bi eskualdeak "maila berean" jartzen ari direla deitoratu du. "Datuek ez dute zerikusirik", ziurtatu du.

Osasun krisiaren "eztabaida politikoa" alde batera uzteko eskatu du PSNko lehendakariak, eta "zenbakiei erreparatu, teknikariek zer dioten ikusi eta erabakiak hartzeko orduan zuhur jokatu" behar dela esan du.

Nafarroako presidenteak sistema autonomikoa babestu du, eta eredu hori zalantzan jartzeko "koronabirusa erabiltzen" dutenak badaudela ziurtatu du. "Alemanian Landerrekin funtzionatzen dute eta ez da arazo hori izan", adierazi du, Espainiako Gobernuarekin izan duten gobernantza esperientzia positiboa izan dela gehituz: "Nik ez dut ez inposaketarik ez abandonurik sentitu".