argia.eus
INPRIMATU
Costa Rica da sexu berekoen arteko ezkontza legeztatu duen Erdialdeko Amerikako lehen herrialdea
  • Costa Rican sexu berekoen arteko ezkontza debekatzen zuen araua konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Epaitegi Gorenak, eta ondorioz, astearte honetatik aurrera legezko bihurtu dira. Halakorik egiten duen Erdialdeko Amerikako lehenengo herrialdea da.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 26a
@ajplusespanol

“Gure duintasunaren konkista da”, adierazi dio herrialdeko LGBTI komunitateko kide batek Teletica hedabideari: “Urrats hau oso inportantea da, lehen mailako herritar izateko bidean gaudela esan nahi duelako. Orain arte, bigarren eta hirugarren mailako herritarrak izan gara”.

Gaueko 00:00etan puntuan, ezkontza legezko egitearekin batera, ospakizun handia egin dute herritarrek, hori bai, ospakizun birtuala izan da, pandemiarengatik.

2017tik egiten dira ezkontza zibilak Costa Rican, baina orain arte ez zuten balio legalik. Hala, legeztatzeko zain dauden 55 ezkontza eskaera dituzte dagoeneko, astearte honetan bertan ospatzen ari diren ezkontzez gain (00:01etan bi emakumeren arteko ezkontzak inauguratu du “une historikoa” deitu dutena).