argia.eus
INPRIMATU
Cortesko Udalak atzera egin eta lanpostu baterako eskakizun matxista ezabatu du
  • UPNko alkateak sinaturiko deialdian gizonezko izatea baldintza zen lanpostu publiko bat eskuratzeko. Alkateak berak indargabetu du eta eskakizun matxistarik gabeko beste deialdi bat zabaldu du.

Axier Lopez @axierL 2017ko martxoaren 17a

Pasa den astean argitaratu zuen Cortesko Udalak (Nafarroa) lanpostu horietarako deialdia. Bi baldintza ziren horretarako. Batetik, 45 urte baino gehiago edukitzea edo epealdi luzez langabetua izanez gero 30 urtetik gorakoa izatea. Eta bestetik, gizona zarela frogatzea.

“Indarra beharrezkoa da lan honetarako, eta horregatik iruditzen zaigu gizonek egiteko aukera gehiago daukatela”. Hala zioen Maria Concepcion Ausejo Gomez alkateak, herriko festetan zezen plaza antolatzeko kontratatu nahi duten lau langileen inguruan.

LABek salatu zuenez, “lan arloan behin eta berriz errepikatzen den bazterkeria matxistaren isla da”. Horren ostean, albisteak eragindako kontrakotasunak ekarri du alkateak atzera egitea. Atzo eskakizun matxistarik gabeko deiladi berritua zabaldu dute.