argia.eus
INPRIMATU
Correoseko zuzendaritzak posta zerbitzua areagotu nahi duela salatu du ELAk
  • ELA sindikatuak eskatu du "funtsezkoa ez den jarduera oro eteteko, eta, beraz, Correosen jarduera Posta Zerbitzu Unibertsalera mugatzea, ahalik eta langilerik txikienarekin, langileen %25ekin". Aldiz, Correosen zuzendaritza aurkako norabidean pausoak eman nahian ari dela salatu du sindikatuak, "Posta Zerbitzu Unibertsalaz gain, jakinarazpenak eta paketeak ere banatzen saiatzen da".

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 01a

Hauxe da ELAk bere webgunean adierazi duena: "Correosek berriki egin diren araudi-aldaketak baliatu nahi ditu banaketa areagotzeko, postetxeko langileen zein herritarren osasunarekiko arduragabekeria izugarrian. Mugikortasuna murriztu eta birusaren hedapena geldiarazi ahal izateko martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretua argitaratu ondoren, Correoseko Zuzendaritzak posta-jarduera areagotu nahi du. Posta Zerbitzu Unibertsalaz gain, jakinarazpenak eta paketeak ere banatzen saiatzen da; argitaratutako araudiaren aldaketa alde batera utzita".

ELAk Correosen "arduragabekeria" salatu du, "bere langileak eta herritar guztiak COViD-19 kutsatzeko arriskuan jartzen dituelako". Correosi eskatu dio "langileen eta herritarren osasuna lehenestea, enpresaren interes ekonomikoaren aurrean".