argia.eus
INPRIMATU
Corbynen lidergoa berretsi dute Erresuma Batuko laboristek, botoen %62rekin
  • Urtebetean bigarrengoz irabazi ditu Jeremy Corbynek Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren barne hauteskundeak. 2015eko irailean botoen %59 haren aldekoak izan ziren. Partaidetza zazpi puntutan igo da oraingoan, eta %3 igo da bere aldeko babesa.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara 2016ko irailaren 26a
Jeremy Corbyn, BBC-ri egindako adierazpenetan. (Argazkia: The Guardian)

Ekaineko Brexit-aren garaipenaz geroztik arerio mordoa izan ditu Corbynek alderdian: 209 parlamentaritik 172k babestu zuten haren aurkako konfiantza mozioa. Barne hauteskundeak irabazi ondoren Corbynek azaldu du handiagoa dela “elkartzen gaituena, banatzen gaituena baino” eta kritikak jaso baditu ere “arbelean idatzita dagoena” garbitzera deitu ditu alderdiko kideak. Owen Smith Galesko parlamentaria izan du aurkari.

600.000 kide zeuden bozetara deituak irailaren 24an eta talde guztietan izan da garaile Corbyn: alderdiko militanteen %59k babestu dute; botoa emateko izena eman dutenen %70ak eta alderdiaren inguruko erakundeko kideen %60k.