argia.eus
INPRIMATU
Confebaskek EAEko aurrekontu-akordioa txalotu du
  • Cebek, Adegi eta SEArekin batera argitaratu duen prentsa oharrean, Confebaskek dio hitzarmena “positiboa” eta “onuragarria” dela. Besteak beste, sozietate zerga %28tik %24ra murriztea adostu dute eta hori “onuragarria” dela dio patronalak.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko azaroaren 30
EAJak eta PSEk PPren babesa izan dute akordioa onartzeko

Erabaki honek ekonomiari hazten laguntzeaz gain, lanpostuak sortzeko balioko duela adierazi du: “Aukera ekonomiko eta sozialak zabalduko dituen hitzarmena da”.

Aurrekontuak onartzeko hasierako negoziaketetan sozietate zergaren auzia bere horretan uzteko asmoa zuten EAJ eta PSEk. Legebiltzarraren proiektuak aurrera egiteko PPren babesa bilatu dute Jaurlaritzako bi kidek, aurrekontu akordioa popularren irizpideetara moldatuz.

Hiru aldeen arteko elkarlana eta elkar ulertu izana nabarmendu du Confebaskek: “Hemen elkarrizketarako, negoziaketetarako eta gizartean ongizatea berresteko eredu propioa dugu eta akordio honek azaleratu egin du”.