Alemaniako enbaxadaren eskaeraz eta udal ehorztetxearen agindu pean kendu dituzte Condor Legioaren azken oroitarriak La Almudenako hilerritik. Armada naziaren abiazioa omentzen zuen mausoleoa kendu eta lurperatuta dauden pilotuen izenak jarri dituzte.
“Hemen lurperatuta daude Espainia libre baten alde borrokan erori ziren alemaniarrak. Espainiarengatik eta Jainkoarengatik hildako hegazkinlari alemaniarrak, presente!” zioen plaka dagoeneko ezin da irakurri. Horren ordez, plaka txiki batzuk jarri dituzte hilobien gainean, lurperatutakoen izenak argitzeko.
Alemaniako Enbaxadak gutun bitartez esan du mausoleoa ez dela ondare-ondasuna, ez dagoela babestuta eta Alemaniako Errepublika Federalarena dela. Oztoporik ez dagoenez, bonbardaketaren urteurrena baino lehen ormigoizko plakak kentzeko agindua eman zuen eta hori egin du Madrilgo Udalak.
Mauricio Valiente Madrilgo hirugarren alkateordeak defendatu ditu nazismoaren biktimenei errekonozimendua emateko eta omentzeko bideratutako ekintzak.