“Milaka torturatu egon dira baimentzen zuen sistema oso bat eraiki delako”

  • Auzitegi Konstituzionalak hala aginduta, ostegunean deklaratu du Eneko Compainsek; 2010ean atxilotu zuten, beste bost lagunekin batera, eta torturak salatu zituen. Zazpi urte pasa dira horrez geroztik.

Eneko Compains, Nafarroako parlamentuan egindako agerraldi batean.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 19an - 11:03
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Euskal Herrian milaka tortura kasu egon dira, ez kontrolik gabeko lau guardia zibilek hala izan nahi dutelako, baizik eta hori baimentzen zuen sistema oso bat eraiki delako" esan du Eneko Compainsek Iruñeko Auzitegira sartu aurretik. 2010ko irailean hartu zuten atxilo, beste bost kiderekin batera, eta zazpi urteotan ez du epaile aurrean deklaratzeko aukerarik izan.

Auzitegi Konstituzionalak agindu du haren auzia berriz ikertzeko, Compainsen irudiko, "Estrasburgotik eman dizkioten zapaztekoak aintzat hartuta". Atzo auzi medikuak hitz egin zuen epaile aurrean; Compainsen txanda izan da gaur; baina, dena dela, oraindik ikusteke dago ahozko epaiketa izanen den ala ez. 

Auzitegiengan "konfiantza eskasa" duela adierazi du, ez, ordea, herritarrengan: "Itxaropentsu nago, baina itxaropena daukat herriarengan, torturaren aurka konpromisoak hartu dituzten herritarrenagan". 

Nafarroako Gobernuari begira 

Atxilotu zutenean Donostian zegoenez, Paco Etxeberriak ikertu du Compainsen tortura kasua, Eusko Jaurlaritzak eskatuta, beste hainbat kasurekin egin duen gisan. EAEko bidea izan du hizpide gaur Compainsek eta eskaera zuzena egin dio Nafarroako Gobernuarri, "azterketa sakona" egin dezan, "torturak Nafarroan izan duen eragin erreala ezagutzeko; tortura itzaletik argira ekartzeko".

Gainontzeko biktimen gisakoak

Auzitegi parean, elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek 5.657 torturatu. Inpunitaterik ez lelopean. Txalo zaparrada jasota sartu da Compains epaile aurrean deklaratzera. "Torturatuok biktimak gara; besteei zor zaiena zor zaigu: aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea", esan du.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2024-06-28 | Ahotsa.info
Sakanan torturak utzitako aztarna aitortzeko beste urrats bat eman dute ‘Arg(h)itzen’ dokumentalarekin

Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]


Nafarroako Gobernuak 2005-2011 aldian torturatutako herritarrak onartu ditu biktima gisa

Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi du hemeretzi biktima berri onartu dituela Nafarroako Gobernuko Aitortza eta Erreparaziorako Batzordeak, horietariko bost 2005-2011 urte artean torturatu zituzten Mikeldi Diez, Iker Aristu, Oihan Ataun, Garbiñe Urra eta Mikel... [+]


Tortura sistematikoa salatu dute Sde Teiman izeneko Israelen atxiloketa eremuan

Presoak lotuak dituzte etengabe, pixoihalak jantzita eta jipoiak jasotzen. Hamaseko kideak diren susmopean ehunka pertsona bahituak dituzte sionistek, The Guardianen iturrien arabera.


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
“Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak”

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


2024-05-02 | Castillo Suárez
Eguna, ordua eta tokia

Tarteka bizitzak ekarrarazten dizkizu ahaztuta nahiko zenituzkeen oroitzapenak. Xafan-ekin geratu naiz gaur kafea hartzeko, Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuari buruzko solasaldia dugulako gero, eta konturatu naiz inoiz ez diodala ezer galdetu aztnugal hitzarekin... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-07 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


2024-01-19 | Euskal Irratiak
“Torturak Euskal Herrian ukan duen inpunitate-sistema ikertzea nuen xede”

Zazpi urtez landu ondoan, bere tesia aurkeztu du Pauline Guellek, zuzenbide publikoan doktore bilakatuz. Urte luze hauetan "torturaren zigorgabetasuna" landu du, Euskal Herriaren adibidea hartuz, Francoren garaitik 2022 urtera.


2024-01-17 | Hala Bedi
Meliton Manzanas torturatzaile frankista omendu du Espainiako Poliziak Gasteizen

Espainiako Polizia Nazionalaren 200 urteurren ekitaldia egin dute Gasteizen larunbatean. Polizia Nazionalak Betoñun edo Olagibel kalean bere egoitzetatik kanpo, kalean, ekitaldi publiko bat egiten duen lehen aldia da azken urteetan. Bertan izan dira, besteak beste, Maider... [+]


Eguneraketa berriak daude