argia.eus
INPRIMATU
Cométe: Sare ikusezina mugaren bi aldetan
  • II. Mundu Gerran, naziek okupaturiko Europan, sare ikusezin batek Belgika eta Gibraltar lotu zituen. Ehunka lagunek harilkatutako sare luze bat zen, eta haren erdian Euskal Herria zegoen, lokarri sendo eta estuena. Comète sarearen helburua zen zona okupatuan eroritako pilotuak eta iheslariak zona aliatura eramatea. Horretarako euskal muga erabili zuten paso gisara eta euskaldunek zuzenean parte hartu zuten sare hartan, mugalari lanak egiten edo iheslariei ostatu ematen. Juan Carlos Jimenez de Aberasturi historialariak sakon ikertu du Comète sarea eta irailean liburu bat ateratzekotan da Hernaniko (Gipuzkoa) mugalariei buruzko testigantza gehiagorekin. Hain zuzen, Hernanin jaso dute duela gutxi mugalarien omenezko monolitoa, Gerraren amaieraren 60. urtemugan.

2006ko maiatzaren 16a
Mugalarien omenez eginiko monolitoa (Argazkia: Hernaniko Kronika)

http://www.argia.eus/online/htdocs/online.htm?2040&27300