TV3 Kataluniako kate publikoak 'Ciutat Morta' dokumentaleko bost minutu zentsuratu ditu epaile baten aginduz.
'Ciutat Morta' dokumetala, 4-F auziaren ingurukoa da. 2006ko otsailaren 4an festa bat hutsarazi zuten Kataluniako hiriburuan, istiluak izan ziren eta polizia bat larri zauritu zen. Horren harira, hainbat atxiloketa egin zituzten eta auzia eskubide urraketa etengabea bilakatu zela azaldu du La Directa hedabideak.
Patricia Heras atxilotuetako batek bere buruaz beste egin zuen eta gertatutakoaren salaketa egiten du 'Ciutat Morta' dokumentalak.
Zentsura 2015ean
Hilabete askotako presioaren ondoren TV3k dokumentala emititzea lortu dute larunbatean. Hala ere, Bartzelonako lehen auzialdiko epaitegiak dokumentaleko bost minutu zentsuratu ditu.
Epaileak esan du dokumentalean Victor Gibanel Udaltzaingoaren buru ohiari buruz azaltzen diren irudi eta iritzi batzuk bere intimitatea eta ohorea kaltetu dezaketela.
Zentsuratutako zatia sarean zabaltzen ari dira. Jarraian bideoa:
Kasuak hautsak harrotu ditu Katalunian eta proiekzio herrikoiak antolatu zituzten larunbaterako 50 herritan.