argia.eus
INPRIMATU
Katalunian CiU irabazle asko jaitsi arren, eta ERC bigarren indarra
  • Gehiengo subiranista izango da Katalunian datorren legegintzaldian. CiUk erraz irabazi du, nahiz eta 12 eserleku galdu dituen eta ez duen gehiengo osorik lortu. 62 ordezkari izatetik 50era igaro da. ERC 10 ordezkarirekin bosgarren alderdia izatetik, bigarren indarra izatera igaro da 21ekin. Bloke subiranistak gehiengo osoa izango du ICVk 12 eta CUPek 3 legebiltzarkide eskuratuta. PSC hirugarren izan da nahiz eta ERCk baino boto gehiago atera. 20 ordezkari izango ditu. PP laugarren postuan geratu da 19rekin. Ciutadansek ordezkaritza hirukoiztu egin du eta 9 legebiltzarkide izango ditu.

2012ko azaroaren 26a
Mas bere zaleen aurrean, hauteskundeen emaitzak jakin berritan. Babesa nabarmen galdu du CiUk, eta ERCri erreferenduma prestatzen laguntzeko dei egin dio.

87 diputaturekin gehiengo suberanista osatzen dute CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUPek. 2.114.490 pertsonak bozkatu ditu alderdiok, eta 1.274.367k berriz bloke unionistako PSC, PP eta Ciutadans alderdiak. Hauek 48 ordezkari izango dituzte. Masek emaitzen balorazio ona egin du eta ERCri eskua luzatu dio datozen lau urteetan erreferenduma antolatzen laguntzeko.

Partehartze altua

Igandeko hauteskundeetan partehartze errekorra hautsi dute Katalunian. Guztira 5,4 milioi herritarrek zuten boto eskubidea eta %69,5ek eman du botoa.