argia.eus
INPRIMATU
Christine Lagarde errundutzat jo dute Frantzian, baina nazioartean duen ospea medio, ez dute zigortuko
  • Bernard Tapie auzi luze eta entzutetsuan arduragabekeriaz jokatu zuela ebatzi du epaimahaiak eta Estatuari egindako kaltea dela eta, erruduntzat jo du

ARGIA @argia 2016ko abenduaren 19a
christine Legarde Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria da.

Christine Legarde Munduko Diru Funtsaren zuzendaria errunduntzat jo dute Errepublikako Justizia Gorteak. Auzitegi hau berezia da eta parlamentariz osatua dago. Ekonomia ministroa zela, Bernard Tapie enpresa gizonaren 2008ko aferan arduragabekeriaz jokatu zuela frogatutzat eman du auzitegiak. Legardek aintzat hartu zituen Tapieren eskaerak eta bide eman zion enpresariak nahi zuen bitartekaritza lanak egingo zituen batzorde pribatuari.

Auzitegiak, hala ere, Legardek naziorte mailan duen irudia kontuan hartu behar dela uste du eta horregatik ez dio zigorrik ezarri. FMIk adierazi du lehenbailehen bilduko dela gertakariak aztertzeko.