argia.eus
INPRIMATU
Christine Lagarde NDFko idazkari nagusiak ustelkeria salaketa batengatik deklaratuko du
  • Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) idazkari nagusia deitu du deklaratzera Frantziako Justizia Auzitegiak maiatzaren amaierarako, ustelkeria salatuta.

Lide Hernando @lidehernando 2013ko apirilaren 23a
Lagardek ustelkeriagatik deklaratuuko du.

Lagarde Nicolas Sarkozyren gobernuko Ekonomia sailburua izan zen 2007 eta 2011 bitartean. 2011ko abuztuaz geroztik diru funtsak bidegabeki erabili ote zituen jakiteko ikertu nahi dute ministro-ohia, hain justu Nazioarteko Diru Funtseko postua eskuratu zuenetik.

Martxoaren amaieran, poliziak bere etxea miatu zuen frogaren bat aurkitu asmoz. Orduan, NDFk ohar bat bidali zuen Lagarderengan konfiantza edukitzen jarraitzen zuela esanez.

Joan den asteazkenean Lagarderen abokatuak esan du bere bezeroak salaketa guztiak ukatzen dituela eta dimisioa ez duela onartzen.

Christine Lagarde Dominique Strauss-Kahnen postua ordezkatzeko sartu zen NDFn, azken horrek bortxaketa salaketa batengatik dimititu ostean.