argia.eus
INPRIMATU
Chivitek “adostasun zabalak” bilatzeko konpromisoa hartu du Nafarroako “erronkei aurre egiteko”
  • Nabarmendu du pluraltasunak gizartea “aberasten” duela, eta hori babestuko duela “integraziotik, ez zatiketatik".

Mattin Azpiroz Pagola 2023ko abenduaren 04a
2023ko Nafarroako Urrezko Domina emateko ekitaldian, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean. / Argazkia: Navarra.es

Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Chivitek defendatu du gizarte aniztasuna izatearen garrantzia, eta konpromisoa hartu du Nafarroako biztaleen lehentasunezko beharrei heltzeko akordio zabalak bilatzeko, Navarra.es-ek jaso duenez. Egungo politikaren egoeraren inguruan aritu da 2023ko Nafarroako Urrezko Domina emateko ekitaldian, Espainiako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatean (UNED).

Chivitek nabarmendu du aniztasunak “gizartea aberasten” duela, eta hori babestea eskatu du. Halaber, adierazi du herritarrentzako gai garrantzitsuenei heltzeko “adostasun zabalak” bilatuko dituela. Besteak beste, azpimarratu du konpromisoa hartuko duela erakundeekin eta gizartearekin akordioak egiteko, industriaren, enpleguaren, etxebizitzaren, hezkuntzaren, lehen mailako arreta medikoaren, pertsona ahulen babesaren eta berdintasunaren erronkei aurre egiteko.

Gainera, bizikidetzak “aurrerabiderako duen garrantzia” nabarmendu du, eta autogobernu handiagoa aldarrikatu du esparru konstituzionalaren barruan. Nafarroako biztanleei eskatu die lagun dezatela Nafarroaren posizioa hobetzen, bizi-kalitate handiena duen eskualdea izateko.