Kartela Nafarroako Legebiltzarraren aurreko posta-kutxa baten jarri zuen LKN kale artistak, eta PSN eta EH Bildu negoziatzen ari diren aurrekontuei erreferentzia egiten zien, Chivite lehendakaria eta EH Bilduko Bakartxo Ruizen muxuarekin.
Asteazken goizean apurtu zuten artistaren lana bi foruzainek, itxuraz legebiltzarra zaintzen duten horietakoak. LKN artista ezaguna da Iruñean kalean egiten dituen marrazkiengatik, sarri askotan Osasuna futbol taldeari buruzkoak, baina baita beste gai askorekin ere. Oraingoan azaldu duenez, lan honekin politika mundura jauzi egin nahi izan du.
Nafarroako Gobernuko eledunek adierazi dute lana adierazpen askatasunaren eremuan dagoela eta gobernuak ez duela eman kartela kentzeko agindurik. Foruzaingoaren buru Juan Carlos Zapicok atzo deitu zion artistari eta foruzainek egindakoagatik desenkusatu zen.
Artistak Diario de Noticias-i jakinarazitakoaren arabera, politikan sartu-atera bat egin nahi izan du “eta gustatu zait izandako oihartzuna. Ez nuen akordioa kritikatu nahi, islatu besterik ez nuen nahi”.