argia.eus
INPRIMATU
Chema Herzogek PP utzi du ez delako ZamarreƱoren omenaldira gonbidatua izan
  • Errenteriako zinegotzi ohia da Chema Herzog eta baja eman du Alderdi Popularrean,duela 20 urte ETAk hil zuen  Manuel Zamarreñoren omenaldira ez dutelako gonbidatu.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 27a
Chema Herzog Salvados telebista programan

Pasa den astelehenean egin zen Zamarreñoren omenaldia Donostiako Altza auzoan eta gonbidatu ez zutelako haserretuta, honakoa txiokatu du Herzogek: “Jakin dezazuela Gipuzkoako Alderdi Popularrean baja eman dudala. Nire lagun handia zen Zamarreñoren omenaldira ez gonbidatu izanak lekuz kanpo sentiarazi nau”.

Hertog ezaguna egin da azken urteotan bere alderdiaren ildotik kanpoko adierazpenak egin izanagatik, bereziki euskal gatazkarekin lotuta. “Onartzen dut torturak egon direla, gauza horiek gertatu dira”, adierazi zuen, adibidez, Jordi Évoleren Salvados telebista-programan.

Udaleko talde guztiek babestutako Eraikiz prozesuan ere parte hartu izan du. Alde guztietako biktimak batu izan dira, bizikidetzarako pausoak emateko.