Txantrea auzo iruindarreko bizilagun eta kideek manifestazioa egin zuten atzo Cheikounaren egoera salatzeko: paperik ez duelako Senegalera itzaularazi dezakete.
Txantreako kaleak lepo bete ziren beste behin atzo manifestazioan. Hamaika urte dira Cheikouna bertara bizitzera etorri zela eta orain, paperik gabe dagoelako Senegalera itzularazi dezakete. Epaiketa izan ondoren, epailearen erabakiaren zain daude.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.