argia.eus
INPRIMATU
Cheikouna kanporatzeko epaia kaleratu du auzitegiak
  • Behin-behineko erabakia da eta errekurtsoa jarriko diote. Paperik gabe dago Cheikouna eta kanporatzeko arrisku larrian. Hala ohartarazi dute azken hilabeteotan Txantreako bere lagun eta bizilagunek.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko maiatzaren 10a

Hamaika urte daramatza Iruñean eta poliziek kalean zela paperak eskatu ondoren pasa behar izan du epailearen aurretik. Joan den astean izan zuen epaiketa eta atzo bertan ezagutu zen sententzia: kanporatzeko agindua eman du epaileak. Behin behineko erabakia da eta errekurtsoa jarriko diotela iragarri dute.

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra