Ostegunean estreinatuko dute Fermin Muguruza musikariak zuzendu duen Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina dokumentala, Donostiako Gazteszenan, Giza Eskubideen Zinema jaialdiaren barruan. Javier Corcuera dokumentalgilea arduratu da irudiez, eta Palestinako hainbat musikarik hartu dute parte: Safaa Arapiyat eta Ayman PR rap abeslariek, Kher Fody poeta eta musikariak, Naseem Dakwer biolin joleak... Dokumentalaren inguruko azalpenak eta haren trailerra Fermin Muguruzaren webgunean aurkituko dituzue.
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Egipton hasi eta Tunisia, Maroko, Libano, Siria, Kuwait, Bahrein, Yemen eta Sudan bisitatu ditu Fermin Muguruzak (Irun, 1963) urtebetean, herrialde horietako mapa musikala egiteko, 80 musikari baino gehiago elkarrizketatuz. Next Music Station du izena Al Jazeera-rentzat... [+]
Irungo Lakaxita gaztetxeak Negu Gorriak taldea omenduko du larunbat honetan ospatuko duen Jaion! festan. Urdanibia plazatik –alegia, Moskutik– abiatuko da festa eta hiria gurutzatuko du “Fight D Power_Kamioi System” kamioi musikalarekin.
Micaela Chalmeta Bartzelonako Sants auzoko kooperatibista feministaren izena daraman Big Bandak beste maila batera igo ditu Fermin Muguruzaren ibilbide osoko kantuak. Victoria Eugenia jendez eta emozioz lepo izan da bart.
Asteazkenean jaso zuen Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarrak Donostiako Udalak eman dion Adarra saria.
Literaldia. Noiz: apirilaren 10etik maiatzaren 9ra. Non: Bartzelona. Webgunea: literaldia.com
Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, milaka herritarrek hartu dute parte asteburuan Euskal Herrian antolatu diren ekitaldietan.
Fermin Muguruzaren indar eta energia handiak ditu Black is Beltza komiki edo nobela grafikoak. Kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Jorge Alderete ilustratzailea egile, iazko kultur produkturik erakargarrienen zerrendan ageri da, merezimendu osoz. Ezustean, ustekabeko liburu... [+]