argia.eus
INPRIMATU
Charamba eta bertsolaritza elkartuko dira Madeiran
  • Maiatzaren 7an Madeiran arituko dira bertako eta Euskal Herriko inprobisatzaileak. Asier Galarza eta Eli Pagola ariko dira bertsotan, eta Maialen Velardek egingo ditu itzultzaile lanak.

ARGIA @argia 2022ko apirilaren 29a
Eli Pagola eta Asier Galarza. / XDZ

Madeirako eta Euskal Herriko ahozko inprobisazio tradizioak elkartzeko antolatu dute Encontros Topaketak: repentismo em diálogo topaketa. Madeirako Agência de Promoçao da Cultura Atlântica erakundeak antolatu du, Associação Grupo Cultural Flores de Maio eta Associação Musical e Cultural Xarabanda erakundeen laguntzarekin. Bertsozale Elkarteak ere hartuko du parte, Madeirako charambaren eta bertsolaritzaren arteko elkarrizketa izango baita ekimenaren helburua.

Maiatzaren 7an izango da emanaldia, Porto da Cruzeko Flores de Maio gunean, 16:30etik aurrera. Kantuan Asier Galarza eta Eli Pagola bertsolariak ariko dira, eta Maialen Velarde, aldiz, itzultzaile lanetan.