Santiago Cervera Nafarroako PPko diputatuak politika utzi du ustez xantaia batean parte hartu ondoren. Erabakia "bere kabuz" hartu duela esan du, baina alderdiaren interesek aukera hori baliatu dutela.
Cerverak adierazi zuen anonimo batek email batekin “engainatu” zuela Iruñeako Igerileku Klubera joateko esanez, Nafarroako Kutxako dokumentazioarekin. E-mail hori ez erakustearen zergatia azaldu du La Sextako elkarrizketa batean: ”Guardia Zibilak ez zidan korreoa erakusteko eskatu eta ez nuen erakusteko aukerarik izan ere, objektu pertsonalak konfiskatu zizkidatelako, haien artean mugikorra”.
Ikerketa hasi eta egingo duen “lehen gauza” epaileari e-mailean sartzeko esatea izango dela gaineratu du, dena “garbi” uzteko. “Nire baldartasunagatik arazoa sortu diot alderdiari”, adierazi du Cerverak, “eta horregatik politika betirako uztea erabaki dut”.