argia.eus
INPRIMATU
CDCko goi-kargu ohiak atxilotu ditu Guardia Zibilak ustelkeriarekin lotuta
  • Guardia Zibilak miaketa operazio bat martxan jarri du ostegun goizean “%3 kasuaren” jarraipen moduan. CDC alderdiak ustez kobratutako komisioen kasua ikertzen ari dira. 150 bat polizia-agentek Bartzelonako Udaleko zein Generalitateko 20 enpresa publiko baino gehiago dituzte jopuntu, El Mundok zabaldu duenez.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko otsailaren 02a
Polizia-agenteak, udal baten miaketaketa egiten. (Arg.: EFE)

Erregistro hauek 2014an abian jarritako Petrum operazioaren baitan kokatzen dira. Esleipen publikoengatik Generalitateak jasotzen zituen komisioak aztertzen ditu.  

Ikerketaren arabera, enpresa publikoek obra publikoak adjudikatzen zizkieten konpainiei, eta hauek CDCri lotutako fundazioei komisioak ordaintzen zizkieten. Obra horien artean Plaça de les Glòrieseko tunela edo Bartzelonako portuko dikearen zabaltzea daude.

Auziaren jatorria 2014ko udaberrian kokatzen da, Torredembarran (Tarragona). Garai hartako alkateak –CIUkoa-  ordainketa bidegabeak jasotzen zituela deskubritu ondoren ikerketa bat ireki zuten eta ordainketa bidegabeak aurkitu zituzten beste zenbait udaletan.