argia.eus
INPRIMATU
#CatalansReadyToVote, katalanen deia nazioarteari
  • Twitterren arazoaren 9ko galdeketan bozkatzeko erabiliko duten txartelarekin selfie (argazki) bat egitea eta elkarbanatzea izan da 'Ara és l'hora' plataformaren azken ekimena.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko azaroaren 04a

Astelehenean 19.30ak inguruan hasi da argazki dantza sarean #CatalansReadyToVote etiketarekin. Horietako batzuk, beren bozka zein izango den ere erakutsi dute. Honekin nazioartean ikusgarritasuna eman nahi diote igandeko kontsultari.