argia.eus
INPRIMATU
Castillo Suarezek ‘Irautera’ liburua aurkeztu du
  • "Paisaia sentimentala" jaioterrian, Altsasun, kokatu du idazleak poema liburua. 60 poemez osatutako Irauten liburua argitaratu berri du Castillo Suarez idazle altsasuarrak. Lau ataletan hamabosna poema agertzen dira. Egun bakoitzean bi poema idatzi dituela esan du idazleak. Eta poemen arteko lotura zuhaitzek egiten dute. Izan ere, jaioterrian kokatu du bere azken liburua Suarezek. Inguruko paisaiaren berri ematen du.

Guaixe .eus @guaixe 2019ko maiatzaren 09a
Argazkia: Elkar argitaletxea.

Azalean iratze bat agertzen da Irauten Suarezen lan berrian. Poemetan islatu duen Altsasuko basoen adierazlea da iratze hori. Liburua "irautearen inguruko liburu bat" dela azaldu du Suarezek. Galera edo abandonu baten ondoren gelditzen direnei eta irauten duten horiei buruzko liburua dela esan du. Elkar argitaletxeak kaleratu du.

Zazpi urte eta erdi pasa behar izan dira Suarezen lan berria irakurtzeko. Idazleak azaldu duenez, liburu on bat irakurri duenez idazle bati pasa dakiokeen gauzarik makurrena kaxkarrago bat idaztea da. Eta idazten zuenak ez omen zeukan nahikoa mailarik. Irauten "kasualitatez" idatzi zuen arte.

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.