“Castellanako Paperak”: Espainiako aberatsek Ogasuna saihesteko erabilitako bideak agerian

  • Filtrazio eskerga batetik abiatutako ikerketaren emaitza argitaratuko dute ekainean zehar Diagonal, eldiario.es eta La Marea hedabideek, Madrilgo Castellana Pasealekuan egoitza duten hainbat aholkularitza fiskaletako 38.600 agiri aztertu eta gero. Zenbait fortuna handi, enpresa eta funtzionario publikok beren betebehar fiskalak saihesteko erabilitako bideak agertuko dituzte datozen asteetan.


2016ko ekainaren 07an - 16:25
Agiriekin lotutako lehen informazioan, Borboi familiako lau kidek 2012ko amnistia fiskala nola erabili zuten utzi dute agerian (Argazki muntaketa: eldiario.es).

Lehenbiziko informazioa gaur, ekainak 7, kaleratu dute hiru hedabideek. Bertan irakur daiteke Espainiako errege-familiako lau kidek PPren gobernuak 2012an ezarritako amnistia fiskal polemikoa baliatu zutela Suitzako bankuetan gordetako lau milioi euro erregularizatzeko. Aipatutako borboitarrek dirutza horren %2 baino gutxiago ordaindu zioten guztira Ogasunari, amnistia iragartzean Cristóbal Montoro ministroak adierazi arren hura erabiltzen zutenek %10 ordaindu beharko zutela.   

Diagonal, La Marea eta eldiario.es-ek azaldu dutenez, “Castellanako Paperak” filtrala.org webgunean jasotako 38.598 dokumentu dira, Castellana Pasealekuko hainbat aholkularitza enpresatan jatorria dutenak: adierazpen fiskalak, mezu elektronikoak eta bezeroei buruzko bestelako datuak.

Hiru hedabideetako kazetariek hilabeteak eman dituzte elkarlanean agiriok aztertzen. Haien bitartez agerian geratu diren praktikak ez dutela zertan legez kanpokoak izan azpimarratu dute; nolanahi, Ogasunarekiko zama arintzeko asmoz egindako jardunak izango dira beti ere egunotan argitaratuko diren informazioen ardatza. Zenbait kasutan, aitortu beharreko dirua zuzenean ezkutatzea barne. Iragarri dutenez, Castellanako Paperetan agertuko diren izenen artean Euskal Herrikoak ere badaude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Castellanako Paperak
2017-09-01 | Estitxu Eizagirre
Munduko aberatsenen zerrendan Euskal Herriari lotutako hiru izen

Forbes aldizkariak zabaldu du 2017ko munduko aberatsenen zerrenda. Euskal Herriarekin zuzenki lotutako hiru izen hauek ageri dira: 693. postuan eta 2,9 mila milioi dolarren jabe Juan-Miguel Villar Mir (OHL enpresa); 973. postuan 2,5 mila milioi dolarren jabe Daniel Francisco... [+]


2016-06-21 | Unai Brea
ArcelorMittali lotutako Aristrain familiak milioika euro ezkutatu zituen Liechtensteingo sozietate opakoetan

Euskal altzairugintzari estu lotutako Aristrain familiak milioika euro ezkutatu izan ditu Liechtensteinen sortutako sozietate opakoen bitartez, ElDiario.es, Diagonal eta La Marea hedabideek argitaratu dutenez. Castellanako Paperak izenez bataiatu duten dokumentazio eskergatik... [+]


Eguneraketa berriak daude