Joan den astean zabaldu zituen ateak Castejongo museo berriak. Bertan herriko historia islatu nahi izan dute hiru solairutan, Burdin Arotik hasi eta trenbidea iritsi artekoa. Castejongo Udalak trenbidearen inguruko museoa egin nahi zuen, baina aurkikuntza batzuk Burdin Aroko nekropoli bat bistaratu zuten. Orduan museoak ezin zuela trenbidearen historia kontatzera mugatu erabaki zuten.