Castejongo bigarren zentrala ixteko epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak

  • Zentrala hirigunetik 2.000 metro baino gutxiagora dagoela eta ilegala dela berretsi du epaileak. 2007an eraiki zuten ziklo konbinatuko zentral termikoa itxi egin beharko du Elerebro enpresak.


2016ko urriaren 27an - 14:02

Castejonen hiru zentral termiko daude, horietako bakarrak dauka oraingoz martxan jarraitzeko baimena. Beste biek auzitegien bidetik aurkitu duten euren akabera. Batak duela bost urte jaso zuen Auzitegi Gorenaren ilegaltasun sententzia, besteak joan den urriaren 18an.

Goreneko epaileak berretsi egin du 2013an Justizia Auzitegi Nagusiak esandakoa, hau da, instalazioa hirigunetik 2.000 metro baino gutxiagora dagoenez itxi egin behar dela “arriskutsua eta kaltegarria” delako. Hala, atzera bota du Elerebro enpresak –Castejon 1 eta 3 zentralen jabea– jarritako helegitea.

2005ean hasi zuten proiektua eta zentrala 2007an eraiki zuten gas energiaren burbuila gorenean zenean. Herritarrak segituan mobilizatu ziren azpiegituraren kontra, auzitara ere eraman zuten.  UPNren garaian, baina, Nafarroako Gobernuaren erabateko babesa izan zuen zentralaren jardunak, auzibidea urte luzez ez atzera ez aurrera eramateraino.

Orain, gobernu aldaketa izan ondoren eta gasaren sektorea amilduta dagoela, Castejonen hezurdura izatera kondenatu ditu justiziak tximinia horiek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Castejongo zentral termikoak
Castejongo zentral termikoak zuritzeko saiakera berria salatu du Sustrai Erakuntzak

Europako eskakizunei jarraituz, Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri du hiru zentral termikoen Ingurumen Baimen Bateratuaren berrikuspena. Sustrai Erakuntzaren ustez, gobernuak hori baliatu nahi du Castejongo zentral termikoak balioztatu eta martxan mantentzeko.


2019-04-12 | ARGIA
Castejongo zentral termikoa gelditzea eskatzen dutenei Auzitegi Gorenak berriro ere arrazoia eman die

Duela 14 urte Elerebro zentralaren bigarren taldea ezartzeko baimena eman zen. Oraindik ere Castejoneko bizilagunek, Sustrai Erakuntza Fundazioarekin batera, auzitan jarraitzen dute justizia egin dadin, Nafarroako administrazioen laguntzarik gabe. Madrilgo Auzitegi Gorenak... [+]


2017-07-11 | Xalba Ramirez
Nafarroako Plan Energetikoaren barruan Castejóngo zentralak eraistea eskatu du Sustrai Erakuntzak

Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]


2017-02-10 | Unai Brea
Castejóngo zentrala ixteko epaia oraindik ez bete izana salatu dute

Joan den urrian eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak Elerebro enpresak Castejónen dituen bi zentral termikoetako bat ixteko epai irmoa, baina ez da oraindik bete, hainbat gizarte taldek eta gaia daramaten abokatuek prentsaurreko bidez salatu dutenez. Horrenbestez, lanean... [+]


Eskari falta Castejongo zentral termikoak kolpatzen ari da

Aurreikusitakotik oso behera dago Castejongo zentral termikoen funtzionamendua. Eskari falta dela eta, apenas ari diren erabilera orduak pilatzen.


2011-11-29
Gorenak legez kanpokotzat jo du Castejóngo zentral termikoa

Espainiako Auzitegi Gorenak Castejongo (Nafarroa) Elebro enpresaren bigarren talde elektrikoaren jarduera legezkoa ez dela erabaki du. Izan ere, udalerria eta enpresaren arteko distantzia 500 metrokoa da, legez bi kilometrotara egon behar lukenean.


2011-01-18
Castejón, Muskiz: arauak ad hoc

Gara egunkariak Jesus Mari Tomasekin egindako elkarrizketa dakar gaur. Ribera + Centrales No (Erriberan zentral gehiagorik ez) plataformako kidea da Tomas. Dioenez, Nafar Gobernuak arau bat aldatu du legez kanpokotzat joa izan den proiektu bat aurrera atera ahal izateko... [+]


Eguneraketa berriak daude