Kataluniako Parlamentua defendatzea Eusko Legebiltzarra bera defendatzea dela argudiatuta egin du proposamena EH Bilduk. Astelehenean egingo dute elkarretaratzea.
Bozeramaileen Batzordeak baiezkoa eman dio EH Bilduren proposamenari, PSEren eta PPren babesik gabe. Kataluniako Legebiltzarrak eztabaidatzeko duen eskubide eta askatasuna babesta du helburu ekimenak.
Astelehenean Kataluniako Legebiltzarreko presidente Carme Forcadellek deklaratu beharko du Kataluniako Auzitegi Nagusian, desobedientzia eta prebarikazioa egotzita, erreferendumaren inguruko eztabaida ez eragozteagatik. Harekin batera Joan Corominas, Anna Simo, Ramona Barrufet eta Joan Josep Nuet Legebiltzarreko Mahaiko kideak ere deitu ditu epaileak.