argia.eus
INPRIMATU
Carlosen etxegabetzea salatzeko Bilboko Gotzaindegia okupatu du Bilboko Maizterren Sindikatuak
  • Bilboko gotzainarekin bilera bat lortzeko asmoz eta etxegabetze agindua bertan behera geratu dadin Begoñako Basilikaren atzekaldean dagoen gotzaindegian sartu dira Maizterren Sindikatuko kideak astearte goizean, 11:00ak aldera.

Uriola.eus @uriolaeus Nerea Cubillo Urkizu 2021eko uztailaren 14a

Gotzainak asteazkenerako hitzartuta zeukaten bilera bertan behera utzi ostean, Bilboko Gotzaindegian sartzea erabaki zuten asteartean sindikatuko kideek, Carlosekin batera, etxegabetzea gelditzeko asmoz. Bilboko gotzainarekin biltzeko asmoa adierazi zuten arren, Ertzaintzak gotzaindegiko bulegoetatik kaleratu zituen bertaratutakoak. 

Etxegabetzearen epaiketa ostegunean izango da, eguerdiko 12:00etan, Barroeta Aldamar kaleko epaitegietan. Hurbiltzeko deialdia egin dute.