Espainiako erregea. Erresumaren ardura María Luisa de Parma andrearen eta Manuel Godoy balidoaren esku utzi zuen. 1808an, krisialdi politiko eta militarraren erdian, Fernando VII.a semearengan abdikatu zuen; baina Napoleon ados egon ez eta semea behartu zuen koroa itzultzera eta gerora Jose I.a deitutako Jose Bonaparterengan abdikatzera. Handik aurrera Karlos IV.a Baionan geratu zen, preso, harik eta enperadoreak 1814an porrota jasan zuen arte. Seme Fernando VII.ak Espainiako tronua eskuratu zuen; gurasoak, haatik, erbestean utzi zituen.