argia.eus
INPRIMATU
Akordioa JxSí eta CUPen artean: Carles Puigdemont president
  • Junts pel Sí eta CUPek adostu berri duten akordioa aurkeztu du Artur Mas presidenteak ofizialki Generalitaten, 17:45ean. Mas ez da koalizioaren hautagaia izango inbestidurarako: Gironako alkate Carles Puigdemont baizik. Jarraian dituzue Masek agerraldian eginiko hainbat adierazpen.

ARGIA @argia 2016ko urtarrilaren 09a

Masek Generalitatetik eginiko agerraldian (larunbatean, 17:45ean) adierazpen hauek egin ditu, besteak beste:

" Komunikatuko dizuedan erabaki ofizialak baditu kostuak, baina baita onurak ere. Eta gehiago dira onurak kostuak baino. Lehen erabakia da, nik pauso bat emango dudala albora, eta ez naizela JxSí-ko hautagaia izango presidentaren inbestidurarako. Kataluniako president izatea bezain ohoragarria da president-ohia izatea. Hau ez da subasta bat, eta beraz, ez dut beste kargurik hartuko. Eta ez naiz politikatik aldenduko. Inbestiduran bozkatuko dugun hautagaia, nik proposatu dudan Puigdemont izango da. Idatziz adostu dugun beste puntu bat izan da, JxSi-k gobernatuko duela eta CUPek bermatuko duela egonkortasuna agintaldi osoan. Horretarako, CUPeko bi diputatu JxSi-ren dinamikara txertatuko dira. Egia da, negoziazio hauek beste era batera bukatu zitezkeen, baina batzuetan erabaki gogorrak hartu behar dira, bizitza gogorra da, eta hauteskundeetara joateko zorian geunden. Fase berri batean sartuko gara, eta ikusiko dugu CUP bere akatsak onartzen.