argia.eus
INPRIMATU
Caparrosoko makro-behitegia uraren erabilera desegokia egiten ari dela salatu du Urbizik
  • Duela hilabete batzuk, ibaien aldeko Urbizi plataforma nafarrak salatu zuen Caparrosoko makro-behitegiak ehunka mila m3 ur erabili zituela 2012tik aurrera eta galdegin zion Ebroko Uren Konfederazioari gaiari buruz.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 02a
Argazkia: Greenpeace

Urbiziren esanetan, orain zalantzak handitzen ari dira eta ikusi dute abeltzantzarako uren erabileraz gain, behitegia kudeatzen duen Valle de Odieta kooperatiba azken urteotan 105 hektarea lur ureztatzeko ura erabiltzen ari dela. Urbizik bere webgunean argitaratu duenez, ez dute baimenik ez baterako ez besterako.

Urbizik salatzen duenez, “ekonomia zirkularrean aritzeaz harro agertzen den 'bioetxalde' honek zigorgabetasunez jokatzen du, eta honako hau egindako irregulartasun bat gehiago da”. Koordinadorak adierazi du konfederazioari aspaldi luzatu ziola behitegiak abeltzantzan erabilitako hur kopuruari buruz, baina oraindik ez duela erantzunik jaso: “Ikusten ari gara, handiak ez dituzte ukitzen!”.