argia.eus
INPRIMATU
CANeko ikerketa batzordearen ondorioak Fiskaltzara igorri ditu parlamentuak
  • Nafarroako Kutxaren desagertzean "orain arte jakin gabeko datuak" eskuratu direlako eta adierazgarriak izan daitezkeelako helarazi dituzte ondorioak epaitegietara.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko martxoaren 26a

Parlamentuko Mahaiak erabaki du Nafarroako Kutxa ikertu duen batzordeko ondorioak Fiskaltzara igortzea. Ondorioak Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Ezkerrak babestu dituzte eta horiek dira epaitegira bidali dituztenak. "Ikerketa batzordean jakin gabeko kontu ugari argitara ekarri dira eta baliteke garrantzitsuak izatea argitzeko zergatik desagertu zen Nafarroako Kutxa", nabarmendu dute bozeramaleek. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.