Ekainaren 13an 21:00etan Groseko Kortxoenea gaztetxean Bartzelonako zentro sozialari elkartasuna adierazteko kontzertua antolatu dute.
Hilkar eta Adikune taldeek joko dute eta etekinak zentro sozialaren hustearen ondorioz izan diren atxilotu eta espetxeratuen fidantzak eta abokatuen gastuak ordaintzen laguntzeko bideratuko dituzte.
Bartzelonako Sants auzoan abiarazi den elkartasun kanpainari ekarpena egiteko antolatu dute ostiraleko saioa Kortxoeneakoek.
Can Viesen aldeko hainbat mobilizazio izan dira Euskal Herrian, zentro soziala husten hasi zirenetik. Besteak beste, elkartasun elkarretaratzeak antolatu ziren Donostian eta Bilbon.