Bartzelonako zentro sozial bat hustu ondoren herritarrei eta hedabideei eraso diete Mossoek

  • Can Vies zentro sozial autogestionatua hustearen kontra milaka herritar mobilizatu ziren astelehenean Bartzelonako Sants auzoan. Esquadra Mossoak herritarren kontra oldartu ziren eta La Directa astekariaren egoitzari eraso zioten.


2014ko maiatzaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Milaka herritar bildu ditu Can Vies hustearen kontrako manifestazioak (argazkia: Victor Serri / La Directa).

4.000 lagun bildu zituen zentro sozialaren aldeko manifestazioak Santseko kaleetan La Directan irakurtzen denez. Mobilizazio laburra izan zen, Santseko plazara iristean manifestarietako batzuek eragindako istiluengatik.

Bertan zegoen Hibai Arbidek biharamunean kontatu du gertatutakoa, istiluak hasi ziren unetik gau osoan luzatu ziren korrikaldi eta jipoietara: “Auzoan haserre handia dago eta manifestariek bankuei eta manifestazioan zeuden kazetari batzuei egin zieten eraso”. Horren ondorioz, besteak beste, TV3 telebistako ibilgailu bat kiskali zen gertakarien hasieran.

Arbideren ustez, Esquadra Mossoek ez zuten espero horrelako zerbait hain azkar geratzea eta “errepresio itzela” erabili zuten kontra. “Inolako zentzurik gabe hasi ziren jipoiak ematen, jende zaharrari, gazteei… Inolako planik gabe ari ziren”. Polizia autonomikoaren oldarraldia hastearekin batera manifestazioan zegoen jendea talde ugaritan sakabanatu zen eta Mossoak atzetik zituztela, Sants auzo osora zabaldu zen tentsioa.

Arbide bera ere lurrera bota zuten une batean agenteek. “Horrela aritzen dira maiz, baina atzo errepresioaz gain irrazionaltasun handiz jokatu zuten”. Bere esanetan, istiluen hasieran kazetariek eta bankuek jasandako erasoaz gain, manifestariek beste batzuetan baino leunago jokatu zuten —azkenaldian Bartzelonako manifestazioetan istilu askoz larriagoak izan direla nabarmendu du— eta Mossoen erantzuna neurriz kanpokoa izan zen bere esanetan.

La Directa astekariaren lokalari erasoa

La Directa astekari independenteko kideak Can Viesen inguruko gertakariak jarraitzen aritu ostean, zentro sozialetik 500 metrora dagoen Riego kaleko lokalean bildu ziren erredakzio-kontseiluan. Jesus Rodriguez astekariko kazetariak kontatu duenez, soinuak entzun zituzten kalean eta irten egin ziren zer gertatzen zen ikustera.

Kalean gora Mossoen bi furgoi ikusi zituzten, baita oinez zihoazen agente ugari ere. Borrak eskuan eta hainbat pertsonari joz zihoazen aurrera eta herritarrak gertuen zeuzkaten lokaletara sartzen hasi ziren kolpeak saihesteko. Astekariko lokal parera iristean, aurrera jarraitu beharrean, Mossoak gelditu egin zirela azaldu du. Eta lokalera sartu nahian hasi zirela.

“Atea indarka zabaldu nahi zutela ikusita, sareta mekanikoa jaisten hasi ginen. Agenteek sareta puskatu zuten eta borra-kolpeka lokaleko kristala hautsi zuten”, dio Rodriguezek. Erredakzioko kide bat gertu zegoen eta kristalek aurpegian eta bularrean zauriak eragin dizkiotela azaldu du.

La Directako kideek Mossoen kontrako salaketa jarriko dutela iragarri dute eta Kataluniako kazetarien sindikatura ere joko dutela. La Ciutat Invisible proiektu kooperatiboak eta Santseko La Burxa tokiko egunkariak ere erasoak jasan dituztela informatu zuten hainbat herritarrek astelehen gauean sare sozialetan. Gertakari horien ondoren mobilizazio berriak espero dira aste honetarako.

Informazio gehiago:

Zer da Can Vies? Zentro sozialeko kideek bideo honetan azaltzen dute:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Can Vies
2018-06-07 | ARGIA
Can Vies hustearen kontrako protestetan gazte bat jipoitzeagatik, bi Mosso zigortu dituzte

Bartzelonako Auzitegiak kondena partzialarekin zigortu ditu Jesus Antonio Zoyo Rodriguez eta David Villares Yelmo poliziak.


Can Vies: nola berreraiki amets bat

Ostegunean 19:00etatik aurrera Can Vies. Única solució: Reconstrucció hitzaldia eskeiniko du zentro sozial horretako kide batek Iruñeko Katakrak gunean.


Can Vieseko istiluetan parte hartzea egotzita ia lau urte arteko kartzela zigorra

Bartzelonako epaile batek zortzi hilabete eta hiru urte eta bederatzi hilabete arteko kartzela zigorra ezarri die lau gazteri. Gazte hauei 2014ko maiatzaren bukaeran Can Vies zentro sozial okupatuaren desalojoaren aurkako istiluetan parte hartzea egozten diete.


Bartzelonako Can Vies zentro sozial okupatua berreraikitzen jarraituko dute, eragozpenen gainetik

Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro soziala berreraikitzen jarraituko dute, Udalak agindutakoaren aurka. Maiatzean etxe okupatua husten ahalegindu ziren eta eraikinak kalte larriak jasan zituen.


2014-07-23 | Judith Perez
Can Vies berreraikitzeko 70.000 euro lortu dituzte “crowdfunding” bidez

Crowdfunding finantzaketa kolektiboko kanpaina baten bidez Bartzelonako Can Vies zentro soziala berreraikitzeko eta protestetan atxilotutakoen tasa judizialak ordaintzeko dirua lortu du Can Vies viu! kolektiboak. 70.000 eurokoa zen finkatutako kopurua eta astearte arratsaldean... [+]


2014-07-11 | ARGIA
Mossoek sei lagun atxilotu dituzte Bartzelonan, Can Vieseko liskarren harira

Esquadra Mossoek sei lagun atxilotu dituzte ostegunean Bartzelonan, Can Vies zentro autogestionatua hustu eta botatzen hasi osteko liskarretan parte hartu zutelakoan. Maiatzean hustu zuten Sants auzoko eraikina.


Kataluniako independentziaren eztabaidan terrorismoaren mamua haizatzeko unea?

Espainiako barne ministro Jorge Fernandez Diazek Katalunia independentea balitz, nazioarteko segurtasun-agentzien “aterki babesletik” at geratuko litzatekeela adierazi du. Eta ondorioz, terrorismo eta krimen antolatuaren bazka izatera igaroko litzatekeela.


2014-06-18 | Axier Lopez
Can Vies berreraikitzeko crowdfundinga abiatu dute

Bartzelonako Udalaren aginduz, eraikinaren jabe TMB garraio enpresa publikoaren konplizitatearekin, Can Vies eraikin autogestionatua hustu eta eraitsi zuten maiatzaren 26an. Horren aurrean Sants auzoko ehunka lagunek berreraikitze lanak abiatu zituzten, eta orain lan horrek... [+]


2014-06-12 | Judith Perez
Can Viesekin lotutako fidantzak eta gastuak ordaintzen laguntzeko kontzertua Donostian

Ekainaren 13an 21:00etan Groseko Kortxoenea gaztetxean Bartzelonako zentro sozialari elkartasuna adierazteko kontzertua antolatu dute.


2014-06-10 | Judith Perez
Can Vies eskuin muturraren jo-puntuan

Frente X España eskuin muturreko taldeak manifestazioa deitu du ekainaren 21ean 19:00etan Bartzelonako Sants auzoan. Can Vies zentro soziala hustu ondoren izan diren istiluen erantzun gisa deitu dute mobilizazioa.


2014-06-09 | Judith Perez
Can Viesen etorkizuna oraindik ezbaian

Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro sozialaren eraistea hasi zuten duela bi aste, eta inork ez daki oraindik zein izango den gatazkaren konponbidea. Udalak eraikineko kideei eskaintza berriak egin dizkie, zentro soziala botatzea negoziaezina dela dioen arren.


Can Vies berreraikitzen jarraituko dute

Can Vies berreraikitzeko lanetan hasiak dira dagoeneko Bartzelonan, eta asteazkenetik larunbatera bitarteko deialdiak zabaldu dituzte. Horrekin batera, aurreko egunetan Sants auzoan modu bateko edo besteko laguntza eskaini duen orori eskerrak eman eta proiektu berrian parte... [+]


Bartzelonako Udalak ez du hitz egin nahi, baina auzoak ez daude isiltzeko

Istilu larrien ondoren Bartzelonako Udalak Can Vies zentro sozial autogestionatuari eman zion su-etena bukatu da. Joan den astean Xavier Trias hiriko alkatea negoziatzeko prest agertu zen, baina elkarrizketak etengo dituztela iragarri dute asteburuan.


Can Vies berreraikitzen hasi dira auzotarrak

Bartzelonako kaleetan aste osoan egindako protestek eragina izan dute eta Udalak Can Vies zentro sozial autogestionatuaren eraisketa gelditu du. Auzotarrek, euren kabuz, eraikinaren berreraikuntzari ekin diote.


Eguneraketa berriak daude