argia.eus
INPRIMATU
Can Vies: nola berreraiki amets bat
  • Ostegunean 19:00etatik aurrera Can Vies. Única solució: Reconstrucció hitzaldia eskeiniko du zentro sozial horretako kide batek Iruñeko Katakrak gunean.

Iruñe Astitz Larunbe @arkkuso 2015eko otsailaren 05a

Zentro okupatuaren berreraikuntza prozesuari eman zioten izena da hitzaldiari titulua ematen diona. Bartzelonako Sants auzoko gune okupatua, iazko maiatzaren 26an hustu zuten eta eraikina eraisteari ekin zioten. Can Vieseko kideek ordea, egoerari buelta ematea lortu zuten: protesta jendetsuen bidez obrak gelditu zituzten.

Eta ondoren, berreraikiuntza prozesua jarri zen abian maiatzaren 31n, mila pertsona baino gehiagok eraitsitako eraikin zatiaren hondakinak kentzeko lanak hasi zituztenean.

Hitzaldiak badu zerikusia Iruñeko antzeko gertakari batzuekin: Euskal Jai gaztetxearen okupazioaren 20. urteurrena iragartzeko margoketa batzuk egiteagatik hiru laguni sei eguneko etxe barruko atxiloaldia eta 624 euroko isuna ezarri diete. Hori salatzeko, Katakraken “Desobedientzia eta okupazio astea” antolatu dute.