argia.eus
INPRIMATU
CAN auzia behin betiko artxibatu du epaileak
  • Iruñeko 3. zenbakiko auzitegiko epaile Maria Paz Benitok behin betiko artxibatu du Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auzia.

ARGIA @argia 2013ko urriaren 03a
Epaileak ukatu egin ditu akusazioak eskatutako izapideak. (Argazkia: ElDiario.es)

Nafarroako Justizia Auzitegiak jakinarazi duenez, epaileak ukatu egin ditu akusazioak (Kontuz elkarteak eta UPyD alderdiak) eskatutako izapideak.

CANeko dieten auzian inputaturik zeuden: Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohia, Alvaro Miranda lehendakariorde ohi eta Ekonomia sailburu ohia, Enrique Maya Iruñeko alkatea, eta Enrique Goñi CANeko zuzendari ohia.

Uztailean, Espainiako Auzitegi Gorenak ukatu egin zuen Yolanda Barcina inputatzea.