argia.eus
INPRIMATU
Cameronek etorkin “irregularrak” kontratatzen dituzten enpresak zigortuko ditu
  • Astelehenean Erresuma Batuko gobernuak jakitera eman eta BBC komunikabide britaniarrak zabaldu du albistea: paperik gabeko immigranteak kontratatzen dituzten enpresa eta partikularren aurkako neurriak gogortuko ditu.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko abuztuaren 11
David Cameron, Erresuma Batuko presidenteak zailtasun gehiago jarriko dizkiete etorkinei (Argazkia: Publico)

“Legez kanpoko immigranteei lana ematen dieten enpresariek tranpa egiten dute. Britainiarrei lana kentzeaz gain, soldatak jaistea ekartzen du”, Erresuma Batuko Immigrazioko idazkari James Brokenshiren hitzak dira.

Udazkenean hasiko omen da ikuskapenak egiten David Cameron presidentearen gobernua. Eraikuntza enpresa eta garbiketa zerbitzuak izango dira behatuak, besteak beste.

Brokenshirek gaineratu du: “Esperientziak esaten digu lanaren inguruko arauak hausten dituzten enpresak zerga gutxiago ordaintzen dituztela”. Horregatik  “Gobernuaren makinaria guztia erabiliko dugu immigrante ilegalei lana eskaintzen dieten horien aurka ekiteko”.

Eurotunelean hilketak

Europara iristeko saiakeran lagun gehien hiltzen diren bidea Mediterraneokoa izanik ere, honezkero bederatzi lagunek bizitza galdu dute Frantzia eta Erresuma Batua batzen dituen Eurotunelean.

Gertakariak polemika handia eragin du Erresuma Batuan. Cameronek esan du “etorkin desesperatuak Eurotunelaren inguruan dauden bitartean, tunelaren segurtasuna mehatxupean izango dela”.